Baheketa masiboa egingo du Osakidetzak gaurtik ostegunera

Martxoaren 14tik atzora arte Zumardian, Diputazio Plazan eta horien inguruan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte PCR probak egitera.

Baheketa masiboa antolatu du Osakidetzak Errenteria-Oreretan.  Martxoaren 14tik atzora arte Zumardian, Diputazio Plazan eta horien inguruan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte PCR probak egitera. Proba horiek, gaur eguerdian hasi eta ostegun arratsaldera arte egingo dituzte Merkatuzarren. Zehazki, gaur 14:15etik 19:30era egingo dituzte probak, eta bihar eta etzi, berriz, 08:30etik 19:30era.

Aipatutako denbora epe horretan eremu horietan izandako herritarrek Iztietako osasun zentrora deitu beharko dute hitzordua eskatzeko 08:00etatik 20:00etara (943 00 79 40), edo osasun kontseiluko telefono zenbakira, 900 20 30 50.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.