COVID-19: ardurarako mezua zabaldu du Oiartzungo Udalak
Herritarrei elkar zaintzeko eta norbere burua zaintzeko eskatu die. Bihar izango dira indarrean COVID-19aren gaineko neurri murriztaileak herrian.
Oiartzun eremu gorrian sartu delako, ardurarako mezua zabaldu nahi izan du Oiartzungo Udalak. “Egoera honetan udalak oiartzuarrei eman nahi dien mezua elkar zaintzeko eta norbere burua zaintzeko da, osasun egoera larria delako”.
Joan den astetik zuen Oiartzunek eremu gorria ezartzen duen langa (400eko tasa) gaindituta, baina orain Jaurlaritzak zonalde horretan dauden eremuei asteartero ezartzen dizkie murrizketak (asteazkenetan sartzen dira indarrean), beraz, aste honetara arte ez dira izan abian eremu gorriko neurriak.
Atzoko datuen arabera, Oiartzunek 540ko tasa du Joan den ostegunetik atzora arte 22 COVID-19 positibo atzeman dira herrian.