Presoen alde, 160 kilometro arraunean egin nahi dituzte Donibanen
Sarek deituta, arraunean 160 kilometro egitera deitu dituzte herritarrak hilaren 18rako (igandea). Donibaneko Santiago plazan egingo dute euskal presoen elkartasunezko erronka, ergometroekin. I. Sare Bandera da.
Donibane eta Mont de Marsaneko (Frantzia) espetxearen arteko distantzia egin nahi dute arraunean. 10:00etan ekingo diote elkartasun erronkari.
Bertan parte hartzeko aurrez eman behar da izena, 679 69 21 56 telefono zenbakira deituta.