Meme eta irudiak sortzera animatu dute, marrurik egin gabe
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak jarritako erronka zazpigarren astean sartuko da. Aste honetako hitza 'marru' izango da.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak ardatz dituen erronka zazpigarren astean sartu da. Aste honetako hitza marru izango da, negarra oiartzueraz.
Instagram eta Facebooken partekatzera gonbidatu dute, #hitzaoiartzueraz traolarekin batera #marru idatzita. Ttur-ttur etiketatzea eskatu dute.