Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Entzun, etorkizunaren oinarriak finkatzeko

Bizikidetzarekin lotutako bi hitzaldi egin dituzte Oiartzunen, lau adituren eskutik. Etorkizuneko elkarbizitzarako oinarrien sozializaziorako helburuarekin egin dituzte.

oroimena eta egia kronika Ezkerretik eskuinera, Aitziber Blanco, Carlos Martin Beristain eta Jon Mirena Landa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/12

Oiartzungo Udalak Aranzadi zientzia elkartearekin hitzarmena sinatu zuen pasa den azaroan, 1936tik gaur egunera bitarteko giza eskubideen urraketak ikertzeko. Horrela, etorkizuneko bizikidetzaren oinarriak jarri nahi dituzte. Akordio hori sozializatze aldera, bi hitzaldiko zikloa antolatu zuten, Oroimena eta egia. Bizikidetzaren bidea izenburupean.

Lehenengo hitzaldian Irantzu Mendia eta Bertha Gaztelumendi aritu ziren hizketan, martxoaren 17an, gatazkei genero ikuspuntu batetik begiratuz. Bigarrenean, Carlos Martin Beristain eta Jon Mirena Landa aritu ziren, apirileko oporraldiaren aurretik.

Landa Giza Eskubideen eta Botere Publikoen EHUko UNESCO Katedrako zuzendaria da, eta Martin mediku eta psikologoa Hego Amerikako gatazketan akonpainamenduan aritu da.

Mediku bilbotarra gatazken alde sozialei buruz aritu zen; zehazki egia berreskuratzeari buruz. Bake prozesuari berari garrantzia ematen dio, emaitzei bainoago. «Gertatu denaren egia azaleratzeko, orain arte egiteko aukera egon ez dena egin behar da. Mina eta sufrimendua beti geratuko da, baina ez da inoiz ere hitz egin», esan zuen Martinek.

Akonpainamendua egin die hainbat gatazketako biktimei, baita Euskal Herrian ere. «Memoriaren legetik kanpo geratu ziren 200 bat lagunen testigantzak entzuten aritu ginen, gertaera jazo eta 40-50 urtera. Sinbolikoki garrantzitsua da denok entzun behar izatea, gertatu zenera bueltatzen baitira biktimak», adierazi zuen.

Bizikidetza prozesuetan erabiltzen den hizkuntzari garrantzia eman zion, baita hildako guztiak maila berean jartzeari ere, nahiz eta gero bakoitzak bere analisia egin.

Glencreeko esperientzia izenekoa gogora ekarri zuen. ETA, talde parapolizialak zein segurtasun indarren biktimak elkartu zituzten, erakusteko ea elkarrizketa egitea posible zen. «Mezu positiborik ez badago, ezinezkoa da», adierazi zuen.

Posible izan zen, gatazkaren aldeetatik at kokatzen ziren pertsonek konfiantza sortu zutelako. Esperientzia oso aberasgarria izan zela nabarmendu zuen: «Prozesua bukatzean, bi aldeetako biktimek esan zuten politikoek han egon behar zutela, ez hitz egiteko, entzuteko baizik. Gainera, denek errefusatu zuten mina politikoki erabiltzea», azaldu zuen.

Biktimen talde gehiago ere joan ziren Irlandako herrira. Artean ETAk ekintza armatuak egiten zituen, eta 18/98 bezalako sumarioek bere bidea egiten zuten. «Bost urtez aritu ginen lanean, diskrezioz. Norbaitek haren berri jakin izan balu, pikutara joango zatekeen», gaineratu zuen.

Hirurogei urteko gatazkatik irtetea zaila dela esan zuen, baina biktima haiek «lezio izugarria» eman zutela: «Lehen ‘gu eta zuek’ erabiltzen zuten. Bukatzean, ‘gu’ besterik ez».

Legearen babespean
Jon Mirena Landa legelari eta Zigor Zuzenbideko katedratikoak egiaren kontzeptua ikuspuntu juridiko batetik jorratu zuen. Euskal Herriko eta inguruko egia-mekanismoak alderatu zituen.

oroimena eta egia hitzaldiaTestuinguruan kokatu zuen egoera, eta esan zuen ETA bukatu zenetik polarizazio politikoa txikiagoa dela, nahiz eta oraindik aldizkako agerpenik badagoen.

Iraganeko gertaerei behar bezala heldu behar zaiela nabarmendu zuen Landak, bestela «oztopo» izan daitezkeelako. Udalerri mailan egiten diren iniziatibak tonu hurbilago batean egiten direla esan zuen, eta orain, gatazka bera fokuetatik kanpo dagoenean, «gutxiengo isilen» lanaren txanda dela iritzi du.

Biktimen politikak izan zituen hizpide; zuzenbide modernoan estatuak ordezkatzen duela biktima, eta horrek biktimarekiko harremana hozten duela.

Bigarren Mundu Gerra ondorengo Alemaniaren kasua gogorarazi zuen, eta hogei urte inguru behar izan zirela naziekin gertatutakoa gogorarazteko.

Espainiako Estatuaren kasura egin zuen jauzi: diktaduraren ondoren ahanztura eta amnistia etorri zirela aipatu zuen, eta horrek biktimak «desagerrarazi» zituela. «Eredu bat inposatu zen». Gogorarazi zuen 1999ra arte ez zela terrorismoaren biktimen legerik egon, eta orduan dena ETArengan bakarrik oinarrituta eraiki zela.

«Memoria Historikoaren Legea geroago etorri zen, baina errezeta ezberdinak aplikatzen dira», esan zuen Landak. Euskal Herriari dagokionez, guda zikinaren eta indar polizialen biktimen aitortza pendiente dagoela gaineratu zuen.

«Egiaren batzorde» bat eskatu eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako dekretu baten bidez aitortzarako zirrikitu bat bilatu zela erantsi zuen. Legean tortura kasuak ere sartzen direla azpimarratu zuen, eta horiek jasan dituztenak babes juridikoa egikaritzera animatu zituen, gertatutako guztiaren kontakizuna osatzen joateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.