Ibon magoa eta Shakespeare asteburuan Gezalan
Ostiralean haurrentzako ikuskizuna, magia eta ipuinak uztartuko dituena. Igandean, sakoneko antzerkia Valentziako Arden konpainiarekin.
Udaberriko kultur ekitaldiek aurrera darraite Lezon. Astebururako bi emanaldi jasoko ditu Gezala Auditoriumak. Ostiralean magoa, eta igandean antzerkia.
Ostiraleko magia ikuskizuna (17:15) Ibon magoaren eskutik iritsiko da, euskaraz. Magia, trikimailuak eta ipuinak uztartuko ditu artistak ikuskizunean. Sarrerak hiru euroko prezioa du.
Igandean, berriz, Valentziako Arden konpainiak Shakespeare en Berlin antzezlana taularatuko du Lezoko aretoan (19:30). 1933ko Berlinera egingo dute jauzi konpainiakoek gaztelaniazko antzerkian: hiru lagunek 1930ko hamarkadaren hasieran kultur harreman oso ona zuten, baina nazien indartzearekin, haustera doa harreman hori. Sarrerak zortzi euroko prezioa du.
Sarrerak eskuratzeko, joan Lezoko Udalaren sarreren salmenta zerbitzura.