Pasaiako badia 1804ko ontzi-gudu baten agertoki bilakatuko da asteburuan. Dagoeneko heldu da Donibanera fragata protagonista.
Oiartzungo Alcampo kanpoaldean larunbatera arte egongo dira janari bilketan. Dirua ere eman daiteke. Aurtengoa bederatzigarren aldia izango da.
Arraun elkarteak jakinarazi du joan den astean eman zuela dimisioa lehendakariak "arrazoi pertsonalengatik". Formakuntza lanetan jarraituko du klubean.
Ontzi Museoak jarduera bana antolatu du larunbat eta iganderako: lehena inguruko natura hobeto ezagutzearekin lotuta dago, eta horren zaintzarekin bestea.
Sariaren seigarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta maiatzaren 14an banatuko dute. Online egin beharko da proposamena, galdetegi bat beteta.
Ostiralean haurrentzako ikuskizuna, magia eta ipuinak uztartuko dituena. Igandean, sakoneko antzerkia Valentziako Arden konpainiarekin.
Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen apirileko proposamena igandean izango da. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.
Pasaiako elkarteek udalarekin, aldundiarekin edo Jaurlaritzarekin online harremanetan jartzen ikasteko formakuntza eskainiko dute datorren astelehenean.
Bi lokalek gaur ireki dituzte ateak, Antxo eta Trintxerpen. COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko aholkugintza eskainiko diete enpresariei.
Oarsoaldeko Bulego Teknikoak sektore horietako enpresak laguntzeko zerbitzua ematen du, tarten ikastaroak eta dinamizazio saioak daudelarik.