Elkarteak izapide telematikoekin trebatzeko prestakuntza saioa egingo dute

Pasaiako elkarteek udalarekin, aldundiarekin edo Jaurlaritzarekin online harremanetan jartzen ikasteko formakuntza eskainiko dute datorren astelehenean.

Pasaiako Udaleko sustapen sailek udalerriko orotariko elkarteei jakinarazi diete formakuntza saioa eskainiko dietela izapide telematikoetan trebatzeko datorren astelehenean -hilak 19-, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean euskaraz eta 19:00etan gazteleraz.

Hilaren 2az geroztik elkarteek herri administrazio publikoekin (udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza) dituzten harreman guztiak bide telematikoen bidez egin behar dituzte nahitaez. Metodologia horretan trebatzeko saioa izango da hurrengo astelehenekoa; parte hartu nahi duten elkarteek posta bidez mezua bidal dezakete honako informazio honekin: elkartearen izena, kide kopurua eta hizkuntza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.