'35 huts' antzezlana igandean, Esti Curielen eskutik

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen apirileko proposamena igandean izango da. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.

35 huts antzezlana Esti Curielek sortu eta jokatzen du '35 huts' antzezlana.

Datorren igandea —hilak 18— apirileko hirugarrena izango da, eta modu horretan, Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak antolatutako saioaren txanda izango da.

35 huts antzezlana eramango du taulara Esti Curiel aktore zumaiarrak. Antzerkigintzan eskarmentu handiko bi kideren laguntza izan du horretarako. Miren Gojenolak zuzendu antzezlana, eta Aitziber Garmendiak lagundu dio testuarekin.

Bi saio izango dira, edukiera kontuak direla eta. Lehenengoa 17:00etan hasiko da, eta bigarrena, 19:00etan. Ohi bezala, udaletxeko pleno aretoan jokatuko dute antzezlana. Sarrerak bihar, asteazkena, jarriko dituzte salgai, txokolategian. Bost euroko prezioa izango dute.

Honakoa da antzezlanaren sinopsia:

35 urterekin, bere familiaren oinordetza tragiko baten ondorioz, gure protagonista, bidegurutze erraldoi baten aurrean dago. Rancherak, tekila, eta madarikazioen artehunak askatzen saiatuko da umorez eta poesiaz osaturiko antzezlan honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.