Xabier Arrarasek San Juan Koxtapeko presidente kargua utzi du

Arraun elkarteak jakinarazi du joan den astean eman zuela dimisioa lehendakariak "arrazoi pertsonalengatik". Formakuntza lanetan jarraituko du klubean.

Xabier Arrarasek joan den astean utzi zuen San Juan Koxtapeko presidente kargua.

San Juan Koxtape Arraun Elkarteak jakitera eman du orain arte presidente izandako Xabier Arraras Puyk kargua utzi zuela joan den ostegunean -hilak 8- “arrazoi pertsonalengatik”. Lehendakari arrosa izandakoak klubarekin elkarlanean jarraituko du, formakuntza lanetan oraindik aurrera.

Klub sanjuandarrak sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean esker ona adierazi nahi izan dio Arrarasi azken urteotako dedikazioagatik: “Zuzendaritza Batzordeak izugarri eskertu nahi du Xabierrek lehendakari lanetan egindako lan eskuzabala”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.