Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresek doako zerbitzuak dituzte Oarsoaldean
Oarsoaldeko Bulego Teknikoak sektore horietako enpresak laguntzeko zerbitzua ematen du, tarten ikastaroak eta dinamizazio saioak daudelarik.
Oarsoaldeko Bulego Teknikoak eskualdeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresei doako zerbitzuak eskaintzen dizkiela jakinatazi du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Jaurlaritzako Zsrbitzu, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatutako egitasmoa da.
Bulego Teknikoari esker, sektore horietako profesionalizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko aukerak dituzte Oarsoaldeko establezimenduek. Gainera, berrikuntzarekn, kalitatearekin, ekintzailetzarekin nahiz tekn0logia berriekin lotutako prestakuntza ikastaroak eskaintzen dira bertan. Aldi berean, eskualdeko estrategietan lankidetzan aritzeko tresnak eskura jartzen ditu zerbitzuak, besteak beste, hiri ekonomia dinamizatzeko eta sustatzeko.
Bulego Teknikoak egiten duena ezagutarazteko, eta haren informazioa eta baliabideen zerrenda jasotzeko, formulario bat betetzera deitu ditu Garapen Agentziak eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzu alorreko langileak. Hemen horretara iristeko lotura.
Bestalde, Bulego Teknikoarekin bi erara jar daitezke interesdunak harremanetan: 943 51 45 53 telefono zenbakira deituz, edo posta elektroniko mezua bidaliz.