'Caminho Longe' dokumentala eskainiko du bihar OzZinemak
Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio Afrikako Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan erbesteratuta hamarkadak eman ostean Frantzia eta Espainiako estatuek deportatuta 1986an. hori bildu dute dokumentalean.
Hiru proposamen ondu ditu OzZinema Zineklubak hilabete honetarako. Horietako lehena, bihar helduko da. Caminho Longe dokumentala aukeratu du, euskal ekoizpena hilabeteko eskaintza zabaltzeko. 30 urteko deportazioaren bizipenean eta itzultzeko irrikan oinarritutakoa da dokumental hori, eta protagonistetako batek, Kristiane Etxaluzek, zuzenean egingo du testigantza filmaren ondoren antolatu duten solasaldian.
Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio Afrikako Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan erbesteratuta hamarkadak eman ostean Frantzia eta Espainiako estatuek deportatuta 1986an.
Josu Martinez eta Txaber Larreategi dira zuzendariak. Alfonso Etxegaraik Kristiane Etxaluz kidearekin batera Euskal Herrira egindako itzulerako bidaia kontatu dute dokumentalean, 33 uztez deportatuta bizi ondoren. 5.000 kilometroko bidaiaz harago doa kontaketa, eguneroko une intimoen kontakizuna da, itxaropena, emozioa, beldurrak eta abentura berri bat hasi duen bikote baten kezkak dira. Plentziara itzuliko dira eta itzulera hori kontatzen da. Ez da lehen aldia bi zuzendariak deportazioaren errealitatera hurbiltzen direna. Bikote beraren bizi esperientziaren gainean Sagarren denbora dokumentala egin zuten 2010ean.
Bihar izango da dokumentalaren emanaldia 19:00etan Niessen zinema aretoetan. Saiorako sarrerak, berriz, Niessen Kulturguneko harreran jaso daitezke.