2021/4/14

industriagunea

Arlo sozioekonomikoan euskara normalizatzeko jarduerak diru laguntzak emango dituzte

Herriko enpresa, elkarte, merkatari eta ostalariek euskara sustatzeko jarduerak %50era arte sustatuko ditu Oiartzungo Udalak.

'Gernika' margolanaren txokolatezko erreplika egiten ari dira Lezon

Hilaren 26ean 84 urte beteko dira Gernikako bonbardaketa izan zenetik. Euskal Gozogileak federazioak bertako gozogintza aintzatetsiko du urteurrena gogora ekarriz.

'Caminho Longe' dokumentala eskainiko du bihar OzZinemak

Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio Afrikako Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan erbesteratuta hamarkadak eman ostean Frantzia eta Espainiako estatuek deportatuta 1986an. hori bildu dute dokumentalean.

Isaac Palencia PSE-EEko biozeramailea gaurko agerraldian.

Aurrekontu proiektuari 'anbizio falta' egotzi dio PSE-EE-k

Anbizio falta eta PSE-EE-rentzat estrategikoak diren arloetan murrizketak aurreikusi dituela argudiatuta, aurrekontu proposamenaren balorazio negatiboa egin du alderdi sozialistak.

COVID-19ari aurre egiteko inbertsioak diruz lagunduko ditu udalak

Merkatari eta ostalariek hilaren 19tik maiatzaren 15era arte aurkez ditzakete egin beharreko inbertsioetan laguntzeko eskabideak.

oiarpe

Oiarpeko pilotariek dozena bat partida jokatuko dituzte asteburuan

Aste Santuan atseden hartu ondoren, Oiartzungo pilota elkarteko pilotariak kantxara bueltatuko dira asteburuan.

'Basoak ernatzen' proiektua jarri dute martxan udalerriko ikasleek

Agenda 2030 programaren barruan iniziatiba berria egin dute Errenteria-Oreretako ikasleek aurten: Basoak ernatzen proiektua jarri dute martxan.

elizalde hezkidetza

Hezkidetzan formatuko dira Elizalde komunitateko kideak

Ikastetxeko zuzendariak, talde pedagogikoak, hezkidetza taldeak eta Guraso Elkarteko guraso batzuek atzo jaso zuten lehenengo formazioa saioa.

Lezoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak

Aitorpena euskaraz egiten dutenek, formulario bat bete, eta bi lagunentzako otordu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoaren oharra: kontuz sare sozial bidezko erosketekin

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak Instagramen edo bestelako sare sozialetan egiten diren erosketen gaineko aholkuak eman ditu.

Errepublikazaletasuna, harro

Manuel Compadre Vargas errepublikako bandera soinean atera da gaur kalera.

errepublika oiartzungo

Hiru koloredun bi bandera, 1931ko apirileko egun hura gogorarazteko

Oiartzungo Udalak ikurrina eta errepublikaren bandera jarri ditu balkoian, Espainiako Errepublika aldarrikatzearen 90. urteurrenean.

Getariako naufragioak gogora ekarriz Liburuaren Eguna ospatuko dute

'Getariako Naufragioak. XX. Mendea' liburuaren aurkezpena egingo dute hilaren 23an, 18:00etan, San Pedroko liburutegian.

Larunbat eta igandean Renferen zerbitzua etengo dute Pasaia eta Hernani artean

Donostiako Iztuetako bidean egin beharreko lanengatik etengo dute zerbitzua. Autobusak jarriko dituzte trenak ordezkatzeko.

Odola emango dute antxotarrek hilaren 21ean

Odola emateko saioa egingo dute hurrengo asteazkenean Antxoko Kultur Etxean, 16:30ean hasi eta 20:10 arte.

Gehiago