Odola emango dute antxotarrek hilaren 21ean

Odola emateko saioa egingo dute hurrengo asteazkenean Antxoko Kultur Etxean, 16:30ean hasi eta 20:10 arte.

Joan den hilabeteko saioan 25 odol poltsa jaso zituzten Antxon.
Datorren asteazkenean, hilak 21, odola emateko saioa egingo dute Antxoko Kultur Etxean. Ateak 16:30ean zabalduko dituzte, eta arratseko 20:10 arte jasoko dituzte odol poltsak. Ohiko odol emaileei telefonoz egingo diete dei antolatzaileek, aurretiko hitzordua eman ahal izateko eta, horrekin, ezinbesteko segurtasun neurriak berma daitezen.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.