Getariako naufragioak gogora ekarriz Liburuaren Eguna ospatuko dute
'Getariako Naufragioak. XX. Mendea' liburuaren aurkezpena egingo dute hilaren 23an, 18:00etan, San Pedroko liburutegian.
Pasaiako liburutegiek hilaren 23an (datorren ostirala ez, hurrengoa) Liburuaren Eguna ospatuko dute Getariako Naufragioak. XX. Mendea liburuaren aurkezpena eginez, San Pedroko liburutegian, 18:00etan.
Liburuaren egileak Ana Maria Benito eta Javier Mazpule dira. Benitok Iturritxikiko (Getaria) urka-ontzi flandriarraren urpeko indusketa zuzendu zuen, eta Getariako portuko ikerketa historikoa koordinatu zuen 1999an. Mazpule urpekaria da, eta Arkeolur elkartearen fundatzailea. Hamarkadak daramatza mota guztietako barkuei buruzko informazioa eta materialak biltzen, bai Euskal Herrian, bai Europa osoan.