Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoaren oharra: kontuz sare sozial bidezko erosketekin

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak Instagramen edo bestelako sare sozialetan egiten diren erosketen gaineko aholkuak eman ditu.

Oarso Bidasoko Hitza
Oarsoaldea
2021/04/14

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak hainbat aholku eman ditu online erosketak egiteko, arreta berezia jarriz sare sozialetatik iristen diren eskaintzetan. Hasteko: Instagramen eta beste sare sozialetan argitaratzen diren iragarki eta eskaintzekin kontuz ibiltzeko eskatu du bulegoak: “Kasu batzuetan, erosketa egiteko kontaktua Whatsapp bidez egiten da. Ondorioz, saltzaileari buruz dugun datu bakarra bere telefono-zenbakia da. Arazorik izanez gero, ez ditugu erreklamazio bat aurkezteko behar diren datu guztiak edukiko”.

Kasu horietan, ez da jakina izaten erosleak hartu-emana enpresa edo partikular batekin duen. Pertsona partikularra bada, ezin da aplikatu kontsumo araudia bermeei edo atzera egiteko eskubideari dagokionez, hau da, erositakoa ezin da itzuli. “Horrelako erosketetan, normalean, ez digute erosketaren egiaztagiririk bidaltzen, eta transferentzia bidez ordaintzeko eskatzen dute. Kontuan hartu behar da ordainketa mota hauek ezin direla atzera bota”.

Kontsumo bulegoak, aholku zehatz hauek eman ditu online erosketak egiteko. Hitzez hitz daude:

Online denda batean erosten dugunean, erosi aurretik garrantzitsua da salmenta eta itzulketa baldintzak kontsultatzea. Besteak beste, datu hauek ere egiaztatzea gomendatzen dute Kontsumo Bulegoan.

  • Enpresaren datuak (izena edo sozietatearen izena, IFZ, helbidea, helbide elektronikoa eta harekin harremanetan jartzeko aukera ematen duen beste edozein datu). Enpresak Espainian establezimenduren bat badu, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan erreklama daiteke. Europar Batasuneko beste herrialde batean badago, Kontsumitzailearen Europako Zentroaren bidez erreklama daiteke, baina EBtik kanpo badago, erreklamazioa ezinezkoa izan daiteke.
  • Ordaindu beharreko prezio osoa (zergak eta bidalketa-gastuak barne) eta ordaintzeko moduak. Kontuan hartu Europako Batasunekoek ez diren eta 22 eurotik gorako balioa duten produktuek aduanan muga-zergak ordaindu behar dituztela.
  • Online dendako webaren segurtasun-maila zerbitzari seguruaren adierazleak (https://), giltzarrapo itxia edo web orri batzuetan agertzen den giltza erabiliz identifika ditzakegu.
  • Erosketa egin ondoren, enpresak dituen datu guztiak eskaera-berrespenean bidali behar ditu.
  • Entregatzeko epea 30 egunekoa da gehienez. Epe hori igarota, enpresak dirua itzuli behar digu, atzerapenik gabe.
  • Produktua jaso ondoren, gutxienez 14 eguneko epea dugu itzultzeko inolako arrazoirik eman gabe (itzultzeko eskubidea). Enpresak itzuli egin behar digu ordaindutako prezioaren kantitatea, bidalketa-gastuak barne, baina baliteke itzulketaren gastuak gure gain hartu behar izatea.
  • Enpresa saltzaileari buruz beste erabiltzaile batzuen informazio eta iritziak bilatzea komeni da, haren fidagarritasuna hobe ezagutzeko.

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoaren telefono zenbakia 943 51 01 11 da (astelehentik ostiralera, 09:00-14:00). Bestela, bulegoaren posta elektronikora mezua bidal daiteke. Informazio gehiago Kontsumobideren webgunean lor daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.