Larunbat eta igandean Renferen zerbitzua etengo dute Pasaia eta Hernani artean
Donostiako Iztuetako bidean egin beharreko lanengatik etengo dute zerbitzua. Autobusak jarriko dituzte trenak ordezkatzeko.
Donostiako Iztuetako bidea eraisteko lanak direla eta, larunbatean eta igandean (hilaren 17 eta 18an) Renferen tren zerbitzua etengo dute Pasaia eta Hernani artean (bi norabideetan), Adifek jakinarazi duenez.
Adifek iragarri du erabiltzaileentzat ordezko zerbitzua prestatuko duela, autobusekin. Hala ere, geltokietan egongo diren oharrei adi egoteko eskatu dute.
