Borobil Teatroak 'Hansel eta Gretel' San Pedrora ekarriko ditu

Antzezlana eskainiko dute hilaren 25ean (igandea), 18:30ean San Pedroko Udal Aretoan. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko.

Borobil Teatroak 'Hansel eta Gretel' antzeztuko du San Pedron.

Borobil Teatroak, Anartz Zuazuak zuzenduta, Grimm anaien istorio klasikoaren bertsio dibertigarria oholtzara ekarriko du hilaren 25ean (igandea). Tablaoan Kepa Errasti, Asier Oruesagasti eta Libe Aranburu aktoreak izango dira.

Emanaldia San Pedroko Udal Aretoan izango da, 18:30ean hasita. Bertaratzeko sarrerak jadanik eskuragai daude 3,37 euroko prezioan, eta antzezlana hasi baino ordubete lehenago leihatilan ere erosi ahal izango dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.