Eskalada familian egitea proposatu du Elorsorok
Bihar, ostirala, egingo dute eskalada saioa, Oiartzungo kiroldegian. Aldez aurretik izena eman beharko da, Elorsoron bertan.
Eskalada familian egin zuten saio baten irudia [Arg.: @bpxportoiartzun]. 
Eskalada familian egin zuten saio baten irudia [Arg.: @bpxportoiartzun].
Elorsoro kiroldegiak antolatuta, familiei zuzendutako eskalada saioa egingo dute bihar arratsaldean (ostirala, hilak 16). 18:00etan hasiko da saioa, eta aldez aurretik izena eman beharko da.
