Hiru urte eta erdiko zigorra bortxatzaile bati

Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra, bost urteko zainpeko askatasuna, 7.000 euroko kalte ordainak, eta bortxatu zuen emakumearengana hurbiltzeko debekua zortzi urtez. Hori da Gipuzkoako auzitegiak Errenteriako emakume bat bortxatu zuen gizonari jarritako zigorra.

indarkeria matxista

Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra, bost urteko zainpeko askatasuna, 7.000 euroko kalte ordainak, eta bortxatu zuen emakumearengana hurbiltzeko debekua zortzi urtez. Hori da Gipuzkoako auzitegiak Errenteriako emakume bat bortxatu zuen gizonari jarritako zigorra. Bortxaketa 2017an izan zen. Eta emakumeari, lapurreta ere egin zion.

Komunikabideren batek albiste hori emateko moduarekin haserrea azaldu du sare sozialen bidez Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkateak gaur bertan. Bortxaketa gertatu zen testuinguruaren gainean soberan dauden datuak, eta bortxatu zuten emakumearen biktimizazio bikoitza suposatzen dutenak eman dituzte. Otaegik gogor salatu du, “emakumea erruduntzat jotzeko saiakera argia da”.

Ez beti da ez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.