Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Biolinak herri musikan izan duen txokoa erakutsiko dute

Herri Musikaren Txokoak eta Abaraxkak antolatzen duten kontzertu didaktikoen dinamikan hurrena Arkaitz Miner biolinistak emango du, bihar.

arkaitz miner kontzertu didaktikoa Arkaitz Miner biolinista.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/04/16

Soinuenea Fundazioak eta Abaraxka Udal Ludotekak urteak daramatzate elkarlanean, musika zein Ergoiengo Herri Musikaren Txokoa haurrengana hurbilarazteko.

Normalean, hilabetean behin elkarrekin zerbait antolatzen dute, eta Soinuenekoek hiru hilean behin, urtaro hasierekin batera, talde bat gonbidatzen dute.

Larunbat arratsaldean ematen dute kontzertua, eta goizean saio pedagogikoa egin ohi dute, haurrei zein bere senideei bideratutakoa.

Horrez gain, uztaileko udalekuetan astero joaten da haur talde bat Herri Musikaren Txokora, herri musikan murgiltzera. Elkarlan horren guztiaren emaitza dira, adibidez, hiru hilabetez, larunbatero, haur zein helduak egin zituzten erraldoiak.

COVID-19a iritsi zen, eta dinamika hori aldatu behar izan zuten, halabeharrez. Abaraxkak eta Soinueneak ordura artekoak berrasmatu egin behar izan zituzten.

Izan ere, jarduera eremua mugatuago izan zuten; jada ezin ziren kanaberak bildu, garbitu eta haiekin musika instrumentuak sortu. Arriskuak ekidin nahi dituzte antolatzaileek, eta orain —oraingoz— kontzertuetara mugatzen dute beraien elkarlana.

Orain arte hainbat musikari gonbidatu dituzte. Zerrenda horretako azkenak izan dira Andoitz Antzizar trikitilaria eta Oiartzungo arozenatarrak (txistulariak). Bihar Arkaitz Miner oreretarraren txanda izango da.

Kontzertu didaktikoa emango du, 17:00etan hasita, Done Eztebe elizan. Instrumentu bat baino gehiago jotzen daki, baina biolina da bere espezialitatea.

Biharko saioa horretan ardaztuko du Minerrek. «Eskainiko dudana izango da, gehienbat, Herri Musikaren Txokoan zergatik irakasten dugun biolina, eta hor garatu duguna», zehaztu du. Izan ere, Ergoienen biolin eskolak ematen ditu, eta Haurtzaro Ikastolan gitarra irakasten du.

Adierazi duenez, azken 7-8 urtean Euskal Herriko musika zein dantza tradizionala lantzen aritu dira Herri Musikaren Txokoan.

Biolina, Euskal Herriko herri musikako instrumentua? Minerrek azaldu du: «Oro har, herri musika biolinarekin jotzen denean, Irlandarekin asoziatzen du. Hemen ez dugu egiten, baina kontua da hemen bai egon zirela biolin jotzaile asko. Kontua da desagertu egin zela hori, eta istorio hori ez dakigu. Oso polita eta interesgarria da».

Berak zein beste biolin jotzaile batzuek «zortea» izan dute dagoen errepertorioa berreskuratu eta beste hainbat musikariekin jotzekoa: trikitilariak, albokariak, xirulariak… «Historia hori ezagutzen joan garen heinean konturatu gara organikoki funtzionatzen duela».

Irlanda, Quebec, Iberiar penintsula zein hainbat txokotako musikak ezagutu ahal izan ditu Minerrek, baina interesgarria iruditu zitzaion hemengo musikarekin ikerketa egitea. Grabaziorik ez zuten aurkitu; bai, ordea, dokumentuak.

Biolina musika kultuarekin lotzen da normalean, eta beraien helburua da herri musika gehitzea horri, «beste herrialdeetan bezala». Ez dira, Minerren ustez, ideia kontrajarriak: «Jo dezakezu musika klasikoa, baina baita herri musika ere, eta biak maitatu. Elkarren artean aberasten dira; musika klasikoarentzat oso garrantzitsua da herri musika, baina baita alderantziz ere».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.