Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Herritarrekin pentsatu nahi dute etorkizuneko hiri eredua

Errenteria-Orereta
HirigintzaPolitika

Gaur, HAPOaren barruko parte hartze prozesua zabaldu duela jakinarazi du udalak. Plan orokorra oso tresna garrantzitsua dela azaldu du Aizpea Otaegi alkateak, izan ere, datozen hamabost urteetarako Errenteriaren hiri antolamendua definituko duen tresna da.

Del Amo, Otaegi eta Gartzia, HAPOaren berrikuspenaren barruan antolatutako parte hartze prozesuaren berri ematen.
2021/04/16
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra HAPOaren berriskupena agintaldi planean jasotako asmoetako bat zen. Gaur, HAPOaren barruko parte hartze prozesua zabaldu duela jakinarazi du udalak. Plan orokorra oso tresna garrantzitsua dela azaldu du Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziarekin eta Maite Gartzia alkateordearekin batera egin duen agerraldian, izan ere, datozen hamabost urteetarako Errenteriaren hiri antolamendua definituko duen tresna da.

HAPOa definitzeko prozesuan lehendabiziko urratsa diagnostikoa egitea dela azaldu du Otaegik, “orain arte udalaren beraren barne lanketa egin dugu. Dokumentu hori osatuta, orain dokumentu hori herritarrekin partekatzeko eta herritarrekin aberasteko heldu da”. Gaurko agerraldian, beraz, parte hartze hori gauzatzeko udalak herritarren eskura jarri dituen  bitarteko eta tresnak azaldu dituzte. Prozesua laguntzeko euskarrien barruan bi bideo sortu dituzte, “horietan aipatzen da HAPOaren berrikuspenak aukera emango digula etorkizuneko erronkei herri bezala nola erantzun nahi diegun pentsatzeko. HAPOak , modu transbertsalean esparru guztiei eragiten die, sei lerro nagusi identifikatu badira ere, hiri antolamendu planak eragingo dio mugikortasunari, gizarte kohesioari, etxebizitza politikari, osasunari… ia gure bizitzako esparru guztietan izango du eragina hiria bera nola antolatzen den. Tresna estrategikoa da eta etorkizuneko Errenteriari forma emango dio”.

Parte hartzeko prozesua COVID-19ak baldintzatuko du. Ariketa bat egin dute horren harira, testuinguru honetara egokitzen den parte hartze prozesu bat zabaltzeko. “Momentuz, behintzat, modu telematikoan hasiko gara, ikusiko dugu testuinguruak aurrerago beste zerbaitetarako aukera ematen digun, eta horretarako sarean espazio bat sortu dugu”. Espazio horrek, HAPOa berritzeko prozesuarekin sortutako dokumentazioa —orain arte sortu dena, baina hemendik aurrera sortuko dena ere— eskaintzen du. Bertan aurkituko dute herritarrek oinarrizko diagnostikoaren dokumentua, beraiekin partekatu nahi duguna, eta beraien ekarpenekin osatu nahi duguna”. Beste atal batean, berriz, beren ekarpenak txertatzeko aukera izango dute herritarrek.

Parte hartzeko modu ezberdinak ahalbidetu direla azaldu du, bestalde, alkateak, sarean sortutako espazio hori da bata. Horrekin batera, lau talde berariaz deituko dituzte parte hartzera Otaegik azaldu duenez; ordezkari politikoekin lanketa bat egingo dute, udalerrian dituzten aholku batzordeetako kideekin ere lanketa berezitua egingo du udalak —aholku kontseilu horietan 70 herritar ari dira—, eta azkenik, herritarren artean, ausaz  aukeratutako herritarrak gonbidatuko dituzte parte hartzera.

Helburua, herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezatela dela erantsi du alkateak, eta horretara deitu dituzte Otaegik berak, Gartziak eta del Amok, “oso tresna estrategiko garrantzitsua da HAPOa gure etorkizunerako hiria eraikitzeko, hemendik 15-20 urtera zein herri izango dugun, hain justu, agintaldi honetan definitzen ari garen prozesu honek esango digu. Garrantzitsua da beraz, guztiok prozesu honen parte izatea, pentsatzen jartzea etorkizunerako nahi dugun hiri eredua definitzeko elkarlanean”.

Hirigintza araudi nagusia

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra udal baten hirigintza araudi nagusia da, eta aldi berean, tresna estrategikoa. Finean udalerriko zein tokitan zer egin daitekeen zehazten du, eta Errenteriaren etorkizuneko forma zehaztea ahalbidetuko dute. Diagnostikoak Errenteriaren ezaugarri nagusiak aztertu eta jaso ditu: udalerriaren kokapena eta horrek dituen ondorioak, ezaugarri sozioekonomikoak, udalaz gaindiko araudia eta demografia hartu ditu aintzat, besteak beste.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.