Miarritzeko hilketa matxista salatuko dute bihar
Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian, plazan. Gizon batek 75 urteko emaztea hil du.
Atzo goizaldean 77 urteko gizon batek 75 urteko emaztea hil zuen, tiroz, Miarritzeko beraien etxean. Ondoren gizonak bere buruaz beste egin zuen.
Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen hirugarren emakumea da miarriztarra. Hilketa salatzeko eta aski dela esateko, Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du bihar eguerdirako. 13:00etan izango da, herriko plaza nagusian.