COVID-19a: gorrian jarraitzen dute Oarsoaldeko lau herriek
100.000 biztanleko tasak gora egin du azken egunetan Oiartzunen, Errenteria-Oreretan eta Pasaian. Lezon zertxobait jaitsi egin da.
Astelehenetik ostegunera Oarsoaldeko lau herrietan positibo gehiago atzeman dira. Horren eraginez, Errenteria-Oreretako, Pasaiako eta Oiartzungo 100.000 biztanleko tasek gora egin dute azken egunetan; Lezokoa pixka bat behera joan da.
Behean daude astelehenetik ostegunera herri bakoitzak izan dituen positiboak, eta egungo tasa.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 562 (igandean 537). Positiboak (astelehenetik ostegunera): 10-16-16-19.
- Pasaia. Tasa: 609 (igandean 430). Positiboak (astelehenetik ostegunera): 7-12-14-9.
- Oiartzun. Tasa: 761 (igandean 665). Positiboak (astelehenetik ostegunera): 3-9-8-11.
- Lezo. Tasa: 608 (igandean 641). Positiboak (astelehenetik ostegunera): 3-4-5-1.