Urmendin, sehaska haurrentzako aurkezpena eta ate irekien jardunaldia
Datorren asteazkenerako da deialdia. Aldez aurretik erreserbatu beharko da tokia. Matrikulazioa, maila guztietan, hilaren 30ean itxiko da.
Datorren asteazkenerako, hilak 21, aurten jaio diren edo jaiko diren haurren gurasoentzako bilera antolatu duela jakinarazi du Urmendi Haur Eskolak.
Bilera haur eskolaren egoitza nagusian bertan izango da (Maria Garaiar plazan, Haurtzaro Ikastolaren ondoan), 17:00etan hasita. Aldez aurretik tokia erreserbatzea eskatu dute Urmendiko arduradunek, osasun neurriak bermatze aldera.
Hilaren 30a arte Urmendi Haur Eskolako etapa osoan (0-3 urte) matrikulazioa irekita dago gogorarazi dute, bestalde. Hala ere, 2021 urte bukaeran jaioko diren haurrak matrikulatzeko ekainean epe berezia irekiko dutela zehaztu dute haur eskolako arduradunek.
Bilerari edo matrikulazioari buruzko nformazio gehiago behar duenak zein tokia erreserbatu nahi duenak, 943 26 00 86 telefono zenbakira dei dezake, edo e-posta bidez harremanetan jarri.