Harremantxo: "Matxismoak hiltzen gaitu! Aski da!"
Miarritzeko hilketa matxista salatu dute Pasai Antxon asteburuan, Harremantxo talde feministak deitutako elkarretaratzean.
Igandean elkartu ziren atxotarrak, 13:00etan Gure Zumardian. Argazkia: Harremantxo. Ostegun goizean Miarritzen izandako hilketa matxista gaitzesteko elkartu ziren antxotarrak igandean Gure Zumardian. 77 urteko gizon batek 75 urteko emaztea tiroz hil zuen joan den astean; urtea hasi denetik matxismoak hildako hirugarren emakumea da hura.
Harremantxo talde feministak gogora ekarri zuen, beste behin ere, lehen mailako arazoa dela: “Matxismoak hiltzen gaitu! Aski da!”. Euren konpromisoa berretsi zuten igandean taldekideek, “erasorik ez, erantzunik gabe!”.
