Maiatzean, ekainean eta irailean gonbidatu bana ekarriko dute Arizmendieneko lorategira: Gorka Urbizu, Olatz Salvador eta Niko Etxart, hurrenez hurren.
Sagardo Egunari, Andaluzia, Extremadura eta Galiziako asteei egingo die keinu taldeak, COVID-19ak bigarren urtez ez duelako horiek ospatzeko aukerarik emango.
Egungo Musika eta Dantza Eskolak aldaketa esanguratsuekin ekingo dio ikasturteari, izan ere, datorren irailean Herri Arte Eskolari forma ematen hasiko zaio, hainbat alorretako aukerak eraberrituta, baita berriekin ere.
Neurgailua San Pedrora lekualdatuko dute gero eta, besteak beste, portuak sortzen duen kutsaduraren berri emango du. EH Bilduk proposatuta ezarri dute.
Oarsoaldean, ostiraletik igandera, 91 koronabirus kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldean. Atzo, Lezon ez zen positiborik izan.
Filma ikusteko sarrerak, 4 euroan dira salgai Niessen Kulturguneko leihatilan.
2 urtetik hasi eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eskaintza, COVID-19aren zabaltzea eta kutsatzea ekiditeko segurtasun eta osasun neurri guztiak hartuta.
Oiartzungo pilotariek asteburu honetan jokatu dituzten partiden balantzea positiboa da. Bestalde, herriarteko txapelketaren zozketa aste honetan izango da.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka zortzigarren astean sartu da. Aste honetako hitzak edo esamoldea 'gotti betti' da.
UEUko ikastaroetan parte hartzen duten oiartzuar guztiei emango die laguntza ekonomikoa aurrerantzean, gehienez 100 euro.
Areto futboleko bi taldeek garaipena lortu dute asteburuan; tartean, Antxo AF B-ren egunera arteko lehen garaipena. Hamaikako futbolean eta eskubaloian, garaipen bana.
Oiartzun KEko neskek partida biribila jokatu dute, Berriozarren kontra. Mutilek puntu bat eskuratu dute Lezoko eskualdeko derbian.
Doako emanaldia kultur etxean eskainiko dute. Paul Urkijo Alijo zuzendaria eta Izaskun Urkijo Alijo zuzendari artistikoa bertan izango dira.