Bilerara deitu dituzte ostalariak
Asteazkenean (hilak 21) izango da 10:30ean Xenpelar Etxean.
Ostalaritzaren Plan Estrategikoa egiten ari da udala, Ostari, Errenteria-Oreretako ostalarien elkarteak eskatuta, Ikertalde Aholkularitzaren bidez. Lehen fasean, ostalaritza sektorearen eta Ostariren ekarpenak jaso dituzte, eta udalerriko zein Oarsoaldeko herritarrei inkestak egin dizkiete. Horrela, herriko ostalaritzaren egoeraren gaineko diagnostikoa osatu dute. Hori eginda, udalerriko ostalaritzaren oinarriak finkatzen lagunduko duen jarduera plana lantzen ari dira.
Asteazkenekoa, horren gaineko lan saioa izango da, diagnostikoa aurkeztearekin batera, eta horrenbestez, Errenteria-Oreretako ostalariak deitu dituzte bilerara.
Parte hartzea konfirmatzea ezinbestekoa da bertaratzeko. Horretarako bi bide jarri dituzte: posta elektronikoa, edota 943 42 32 61 telefono zenbakia.