Harremantxo: "Matxismoak hiltzen gaitu! Aski da!"

Miarritzeko hilketa matxista salatu dute Pasai Antxon asteburuan, Harremantxo talde feministak deitutako elkarretaratzean.

Igandean elkartu ziren atxotarrak, 13:00etan Gure Zumardian. Argazkia: Harremantxo.

Ostegun goizean Miarritzen izandako hilketa matxista gaitzesteko elkartu ziren antxotarrak igandean Gure Zumardian. 77 urteko gizon batek 75 urteko emaztea tiroz hil zuen joan den astean; urtea hasi denetik matxismoak hildako hirugarren emakumea da hura.

Harremantxo talde feministak gogora ekarri zuen, beste behin ere, lehen mailako arazoa dela: “Matxismoak hiltzen gaitu! Aski da!”. Euren konpromisoa berretsi zuten igandean taldekideek, “erasorik ez, erantzunik gabe!”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.