Oiarpeko pilotariek bederatzi kanporaketetatik sei gainditu dituzte

Oiartzungo pilotariek asteburu honetan jokatu dituzten partiden balantzea positiboa da. Bestalde, herriarteko txapelketaren zozketa aste honetan izango da.

pilota oiarpe Oiarpeko pilotari batzuk, 20/21 denboraldian.

Oiarpe pilota elkarteko federatuek bederatzi partida jokatu dituzte asteburuan. Guztiak kanporaketak izan dira, bakoitzaren maila eta txapelketari egokitutakoa.

Bost pilotarik finalerdietarako txartela lortu dute, eta beste batek final laurdenetara sailkatzen duena. Emaitza guztiak hemen klik eginda ikus daitezke.

Bestalde, laster hasiko da Herriarteko Txapelketa. Hamasei herrik eman dute izena eskuko lehian, hemezortzi lehiatuko dira gomazko paletakoan, zazpi larruzko paleta eta pala motzekoan, eta beste lau zesta-puntakoan.

Oiartzungo pilotariak esku huskako kategorian eta gomazko paletakoan lehiatuko dira. Aste honetan jakingo dute zeintzuk izango diren beraien arerio, zozketa egingo baitu Gipuzkoako Pilota Federazioak. Aurtengo zozketa telematikoa izango da, osasun neurriak errespetatze aldera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.