Asteburu hobeak izan dituzte Lezoko kirol taldeek
Asteburuan lehian izan diren Lezoko zortzi kirol taldeetatik bakarrak eraman du garaipena patrikara. Eskubaloiko eta areto futboleko taldeek, denek berdindu.
Lezoko zortzi kirol taldek izan dituzte partidak asteburuan. Horietatik bakarrak irabazi du, Allerruren Gazte Mailako taldeak. Munttarpeko kadeteek, nahiz Jaixkiko bi taldeek berdinketak eskuratu dituzte, eta gainontzeko taldeek, kale.
Jarraian, zerrendan, herriko taldeek asteburuan egindakoa emaitzetan.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Allerru-Oiartzun 2-2
Emakumeen Gorengo Maila
- Atseden zuen Allerruk.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Touring-Allerru 0-6
Mutilen Kadeteen Lehen Maila
- Trintxerpe-Allerru 12-0
Nesken Kadeteen Lehen Maila
- Antigua Luberri-Allerru 3-2
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Jarrilleros-Jaixki AFT 1-1
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila (Udaberriko Txapelketa)
- Jaixki AFT B-Lazkao 6-6
ESKUBALOIA
Nesken Kadete Maila
- Usurbil-Munttarpe 20-20