'Errementari' filmaz gozatzeko saioa antolatu dute "gazteek, gazteentzat"

Doako emanaldia kultur etxean eskainiko dute. Paul Urkijo Alijo zuzendaria eta Izaskun Urkijo Alijo zuzendari artistikoa bertan izango dira.

'Errementari' filma eskainiko dute datorren larunbatean kultur etxean.
Pasaiako gazteek, gazteentzat, zinema saioa antolatu dute larunbatean, -hilak 24- 16:30ean Pasai Antxoko kultur etxean. Errementari filma ikusi ondoren Paul Urkijo Alijo zuzendaria eta Izaskun Urkijo Alijo zuzendari artistikoa bertan izango dira ikusleen galderak erantzuteko.
 
Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, aurretik erreserba egin beharko da honako esteka honen bidez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.