Pasaiako kirol taldeen emaitzak: Antxoko areto futbola nagusi

Areto futboleko bi taldeek garaipena lortu dute asteburuan; tartean, Antxo AF B-ren egunera arteko lehen garaipena. Hamaikako futbolean eta eskubaloian, garaipen bana.

Antxo AF B-k egunera arteko lehen garaipena lortu zuen asteburuan.

Kirolari dagokionez, denetarik egon da asteburuan Pasaian. Hamaikako futbolarien artean Pasaiako Gazteek ekarri dituzte albiste onenak etxera, 2-1 irabaziz Oreretari; gainontzeko taldeek ez dute zorte berbera izan, gehienek galdu eta pare batek berdindu baitu.

Berririk onenak areto futbolarienak dira, Antxoko zuri-gorriek bitik bi irabazi baitituzte; nabarmentzekoa da bigarren taldeak egunera arte lortu duen lehen garaipena izan dela asteburukoa.

Eskubaloian Donibaneko Gazteek 9 puntuko abantaila atera zieten aurkariei asteburuan, bigarren kokatuz sailkapenean. Hona hemen asteburuko emaitza guztiak:

FUTBOLA
Hirugarren Maila (2 B-ra sailkatzeko payoff-a)

  • Pasaia KE-Sestao River, 1-2.

Gizonen Gorengo Maila

  • Gure Txokoa-Sanpedrotarra, 1-1.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Sanpedrotarra-Astigarragako Mundarro, 1-2.
  • Mariño-Trintxerpe, 2-0.

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Trintxerpek atsedena izan du asteburuan.
  • Real Union-Pasaia KE, 5-0.

Gizonen Gazteen Lehen Maila

  • Trintxerpek atsedena izan du asteburuan.
  • Pasaia-Orereta kafea, 2-1.
  • Arrupe Chaminade B-Sanpedrotarra, 2-2.

ARETO FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila

  • Antxo AF-Sasikoa Durango, 6-4.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila (Udaberriko txapelketa jokatzen ari dira)

  • Antiguo Futsal-Antxo AF B, 2-5.

ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Donibanek atsedenaldia izan du.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Donibane B-Ilcapo Hondarribia, 24-35.

Kadeteen Gipuzkoako Liga

  • Donibane-Zarazpe pulpo EK, 11-33.

Gazteen Gipuzkoako Liga

  • La Salle Saieko Juv-Donibane, 17-26.

BELAR HOCKEYA
Gizonen Ipar Ligako Lehen Maila

  • Pasaiako Trintxerren lehia atzeratua izan da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.