Lezon kenduta, COVID-19aren tasak gora asteburuan Oarsoaldeko udalerrietan
Oarsoaldean, ostiraletik igandera, 91 koronabirus kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldean. Atzo, Lezon ez zen positiborik izan.
Asteburuan, ostiraletik igandera, COVID-19agatik 91 kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldean: 47 Errenteria-Oreretan, 24 Pasaian, hamazazpi Oiartzunen eta hiru Lezon. Horrek ekarri du, azken herri horretan kenduta, 100.000 biztanleko tasek goranzko joerarekin jarraitzea. Lau udalerriek eremu gorrian jarraitzen dute, ordea.
Honakoak dira egungo Oarsoaldeko herrietako tasak. Ondoan, ostiral, larunbat eta igandean herriek izan dituzten kutsatzeak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 607. Kutsatzeak (ostirala, larunbata eta igandea): 15-15-17. Joan den osteguneko tasa: 562.
- Pasaia. Tasa 675. Kutsatzeak (ostirala, larunbata eta igandea): 10-5-9. Joan den osteguneko tasa: 609.
- Oiartzun. Tasa 800. Kutsatzeak (ostirala, larunbata eta igandea): 10-3-4. Joan den osteguneko tasa: 761.
- Lezo Tasa 493. Kutsatzeak (ostirala, larunbata eta igandea): 2-1-0. Joan den osteguneko tasa: 608.