'Mank' filmarekin dator OzZinema
Filma ikusteko sarrerak, 4 euroan dira salgai Niessen Kulturguneko leihatilan.
Benetako harri bitxiak Errenteria-Oreretara OzZinema zineklubak hurbiltzen dituenak. Zinemazaletasuna bultzatu eta pantaila erraldoira film eta dokumental handiak ekartzeko erronkari leial jarraitzen du zineklubak. Ostegunerako, hitzordu berezia prestatu du, beste behin ere, eta Mank filma jarriko du herritarren eskura. Hilaren 22a, 18:45ean egingo dute David Fincherren azken filmaren emanaldia Niessen zinemetan.
Herman J Mankiewicz gidoilariak Citizen Cane (1941) filmerako egindako gidoiaren gainekoa da filma.
Filmak hamar Oskar izendapen lortu ditu 2020an. COVID-19aren pandemiaren harira, sari emate ekitaldia, aurtengo apirilaren 25era atzeratu zuten, beraz igandean egingo dute.
Filma ikusteko sarrerak, 4 euroan dira salgai Niessen Kulturguneko leihatilan.