Orereta Ikastolaren udalekuetan izena eman daiteke
2 urtetik hasi eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eskaintza, COVID-19aren zabaltzea eta kutsatzea ekiditeko segurtasun eta osasun neurri guztiak hartuta.
Maiatzaren 17a, hori da Orereta Ikastolak antolatutako udalekuetan izena emateko azken eguna. 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eskaintza, COVID-19aren zabaltzea eta kutsatzea ekiditeko segurtasun eta osasun neurri guztiak hartuta.
Ekainaren 28tik uztailaren 16ra arte egingo dituzte 08:00etatik 13:00etara. 2 urteko haurrak ikastolaren Esmalteriako egoitzan arituko dira, eta gainontzekoak Añabitarten.
Eskaintza familia guztiei irekia da, ez soilik ikastolakoei.
Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea du helburu ikastolak udalekuekin, “hezkuntza formalaren osagai dira gainera, udalekuak. Haurren behar, nahi, jakin min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara lanean.
Bi urteko haurrentzat udaleku eskaintza bakarra dela Orereta Ikastolarena herrian esan dute antolatzaileek.
Infomazio gehiagorako edota ziena emateko sakatu hemen.