Udal txistulari taldearen udaberriko kontzertua igandean
Sagardo Egunari, Andaluzia, Extremadura eta Galiziako asteei egingo die keinu taldeak, COVID-19ak bigarren urtez ez duelako horiek ospatzeko aukerarik emango.
Udal Txistulari taldeak udaberriko kontzertua eskainiko du igandean. 12:30ean izango da Madalenaren ermitan. COVID-19aren pandemiaren eraginez bigarren urtez egingo ez den Sagardo Eguna, edota Andaluzia, Galizia eta Extremadurako asteak izango dituzte gogoan txistulariek, eta herri horietako musika txertatuta kontzertuan egingo diote keinu Errenteria-Oreretan bizi den horietakoen komunitateei; herrialde horietako kolaboratzaileak izango dituzte, gainera, lagun igandeko emanaldian.
Udal Txistularien Taldeak esker ona adierazi dio bide batez, Maria Magdalenaren Lagunak elkarteari; ermitan izango da kontzertua eta elkarteak esakinitako erraztasuna eta laguntza eskertu nahi dute zehazki.
Aforoa mugatua izango da, gaur egungo egoerak agintzen duen bezala, eta antolatzaileek bertan emango diren jarraibideei kasu egiteko eskatu diete bertaratzen diren herritarrei.