Oiartzunen hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Lau kanporaketa jokatuko dituzte txapelketaren lehen fasean. Saio bakoitzean bost bertsolari arituko dira; lehenengoa, Oiartzungoa, ostiralean izango da.
Pasa den urteko txapelketako finaleko argazkia [Arg.: Mailo Oiartzabal / Urola Kostako Hitza]. Datorren ostiralean, hilak 23, hasiko da bertsolaritzako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Herrialdeko hogei bertsolarik hartuko dute parte, eta lehenengo fasea lau saiotan egingo dute.
Oiartzungoa izango da horietako bat; lehenengoa, zehazki. Udaletxeko pleno aretoan hasiko da saioa, 19:00etan. Gonbidapenak Bertsozale webgunean lor daitezke.
Oiartzunen lehian arituko diren bertsolariak honakoak izango dira:
- Joar Garate.
- Irati Arakistain.
- Hodei Munduate.
- Ekain Tolaretxipi.
