Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bost antzezlanekin dator arte eszenikoen programazioa

Kulturak ez du etenik. Pandemia testuinguruak agintzen dituen segurtasun eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta, kultur ekitaldiak programatzen jarraitzen du udalak.

Iker Tolosa Kultura teknikaria eta Ion Collar Kultura zinegotzia gaurko agerraldian. Iker Tolosa Kultura teknikaria eta Ion Collar Kultura zinegotzia gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/21

Kulturak ez du etenik. Pandemia testuinguruak agintzen dituen segurtasun eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta, kultur ekitaldiak programatzen jarraitzen du udalak. Ion Collar Kultura zinegotziak eta  eta Iker Tolosa Kultura teknikariak, hilabete honetarako eta maiatzerako atondu duten arte eszenikoen programazioaren berri eman dute gaur. Bost antzezlan izango dira Niessen Kulturgunean epe horretan, publiko guztiei zuzendutako eskaintzaren barruan.

Lehenengo emanaldia, igandean izango da, hilaren 25ean. Teatro en Vilo konpainiak Hoy puede ser mi gran noche antzezlana eskainiko du 19:00etan. Bakarrizketa komiko eta musikala da, eta 1990. hamarkadako Galiziako orkestra abeslari baten eta bere alabaren istorio liluragarria kontatuko du.

Hilaren 30ean, ostiralarekin egin dute bigarren hitzordua. Oraingoan, familiari begirako emanaldi batek hartuko du Niessen Kulturguneko oholtza. Teatro Paraiso konpainiak Uniko ikuskizuna eskainiko du. Arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitatzeari utziko dioten beldur da Paul. Jeloskortasuna, beldurra, segurtasun falta bezalako sentimenduak lehen lerroan jarriko ditu bere lanaren bidez Iñaki Rikartik. Egungo egile interesgarrienetako bat da Rikarte. Antzezlanaren gaineko lanketa egiten ari direla Errenteria-Oreretako bi ikastetxeko ikasleak azaldu du Tolosak, “emozioak lantzen”; ondoren, antzezlana ikusiko dute goizez berariaz ikasle horiei begira antolatu duten emanaldian.

Proyecto 43-2 helduko da maiatzaren 2an, 19:00etan. Konpainiaren izen bera du antzezlanak. Ikuskizunak 2011ko Euskal Herrira eramango ditu ikusleak, eta gatazkak sortutako errealitatearen bost pertzepzio dituzten bost pertsonen bizipenak taularatuko dituzte. Tolosak gogora ekarri du laugarren aldia dela antzezlana programatu dutena, “bertan behera utzi behar izan dugu antzezlanaren emanaldia pandemiaren neurriekin lotuta, besteak beste”. Antzezlan gogorra bada ere, sentsibilitate handiz lantzen dutela gatazka aktoreek gaineratu du Tolosak.

Mari, Meri eta Lari maiatzaren 7an helduko da agertokira, LGTBI+ Mahaiaren eskutik. Eidabe konpainiak sexuen eta generoen aniztasunari, familia eredu desberdinei, beldurrei eta, batez ere, askatasunari buruzko hausnarketa jarriko du mahai gainean emanaldiarekin. Maria Urzelai eta Yougurinha Borova arituko dira. Emanaldia 18:00etan izango da. Doakoa izango da ikuskizuna baina gonbidapenak eskuratzea beharrezkoa da.

Azken hitzordua, maiatzaren 9an Axut! Konpainiaren Amua azken antzezlanarekin helduko da. Emanaldi hori 19:00etan izango da. Komedia sentimental politikoa da. Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak lanketa berezia egiten ari dira antzezlanaren gainean, ondoren emanaldia ikusteko. Bertan, harremanak, zeloak, segurtasun falta… landuko dituzte.

Atarian ekimenari esker, Hoy puede ser mi gran noche eta Amua antzezlanen ostean, publikoak artistekin solasaldia izateko aukera izango du.

Emanaldietarako sarrerak salgai dira jada, Niessen Kulturguneko harrera bulegoan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bibe aplikazioan ere eskuratu daitezke; eta ikuskizunaren egunean bertan Kulturguneko leihatilan ordubete lehenago. Helduentzako ikuskizunen sarrerak 8 euroan daude salgai, eta familiei begirako ikuskizunenak, 3 euroan. Kultura txartelaren titularrek, %20ko deskontua dute.

Kultura denen eskura

Kulturaren irisgarritasuna “edo denen eskura jartzea” eta kohesiorako tresna gisa baliatzearen garrantzia nabarmendu du Collarrek, “ikaragarria da egiten duen balioen transmisioa, ez da aisialdia soilik, formazioa ere bada”.

Kaleko programazioari egingo diotela tarte ondoren zehaztu du Kultura zinegotziak, “erronka onartu dugu kalean programatzeko eskatzen ari diren kolektiboekin, pandemia testuinguruan erreza izango ez bada ere”.

Udal gisa eta udalerri gisa arduraz jokatzen ari direla gaineratu du, eta Errenterian antolatzen den programazioa erreferentea dela bertako bizilagunentzat zein Oarsoaldeko herritarrentzat ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.