Ikamak antolatuta, mobilizazio eguna zuten gaur. Oiartzungo plazan elkarretaratzea egin dute, "korbatadunek bulegoetan" hartutako erabakiak salatzeko.
Alderdi sozialistak, joan den astean jakinarazi zuen ez zuela babestuko gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamena. "Anbizio falta" eta PSE-EErentzat "estrategikoak" diren arloetan "murrizketak" egin izana izan da babes hori ez emateko arrazoia Isaac Palencia bozeramaileak azaldu zuenez.
BDS Koop eraldaketa fabrikako zenbait kooperatibek hilaren 24rako antolatutako jardunaldian parte hartuko du Eneritz Arbelaitz alkateordeak.
Udalak udararako dituen aurreikuspenak helaraziko dizkie herriko jai batzordeei, hilaren 27an. Lehendabizi auzoetakoekin elkartuko da; gero, xanistebanetakoarekin.
Kulturak ez du etenik. Pandemia testuinguruak agintzen dituen segurtasun eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta, kultur ekitaldiak programatzen jarraitzen du udalak.
Azken zazpi egunetan COVID-19agatik 48 kutsatu atzeman dituzte herrian. Herriko tasa 829an daude. Ilara luzeak daude PCR probak egiteko.
Sektore publikoko langileak grebara deituta daude, biharko. Etxez etxeko zerbitzu batzuk bermatu ditu udalak, eta ikastetxeetarako sarrera.
Ontzi Museo Ekoaktiboak hondakin bilketa antolatu du astebururako. 11:00etan geldituko dira Donibaneko senadian eta 13:00ak arte egongo dira bertan.