Igandean Alabortza senadia garbitzera deitu du Materrek

Ontzi Museo Ekoaktiboak hondakin bilketa antolatu du astebururako. 11:00etan geldituko dira Donibaneko senadian eta 13:00ak arte egongo dira bertan.

Aldian-aldiro Alabortzan egiten duten hondakin bilketa errepikatuko dute igandean.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak, eta haiekin bat egin nahi duten guztiek, Donibaneko Alabortza senadian hondakin bilketa egingo dute datorren igandean -hilak 25-. Pasaitarrei dei egin diete gunearen garbiketara bat daitezen, 11:00etatik 13:00etara senadian bertan.

Aurretik izena ematea eskatu dute, 619 81 42 25 telefono zenbakira dei eginez edota posta elektronikoz mezua idatziz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.