Udalak gutxieneko zerbitzuak zehaztu ditu biharko grebarako

Sektore publikoko langileak grebara deituta daude, biharko. Etxez etxeko zerbitzu batzuk bermatu ditu udalak, eta ikastetxeetarako sarrera.

apirilak 22 greba Zerbitzu publikoen alde egindako elkarretaratzea [Arg.: www.lab.eus].

Sektore publikoko langileak biharko —hilak 22— grebara deitu dituzte. Oiartzungo Udaleko langileak grebara deituta daude, eta udalak gutxieneko zerbitzu batzuk zehaztu ditu. Honakoak izango dira:

  • Etxez etxeko zerbitzua. II. eta III. mailako mendekotasuna duten erabiltzaileei emango zaie zerbitzua
  • Elizalde Herri Eskola eta Institutuko sarrera bermatzeko, atezaina.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.