Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lau zatikako zuzenketa aurkeztu dizkio aurrekontu proposamenari PSE-EEk

Alderdi sozialistak, joan den astean jakinarazi zuen ez zuela babestuko gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamena. "Anbizio falta" eta PSE-EErentzat "estrategikoak" diren arloetan "murrizketak" egin izana izan da babes hori ez emateko arrazoia Isaac Palencia bozeramaileak azaldu zuenez.

Isaac Palencia PSE-EEko bozeramailea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/21

Alderdi sozialistak, joan den astean jakinarazi zuen ez zuela babestuko gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamena. “Anbizio falta” eta PSE-EErentzat “estrategikoak” diren arloetan “murrizketak” egin izana izan da babes hori ez emateko arrazoia Isaac Palencia bozeramaileak azaldu zuenez.

Gaur berriro azaldu da prentsa aurrean Palencia. Oraingoan, proposamen zehatzak aurkeztu ditu, eta hala, aurrekontu proposamenari lau zatikako zuzenketa aurkeztu dizkiola bere alderdiak jakinarazi du. Guztira, 800.000 euro suposatzen dute proposatutakoek. Lehenengo zuzenketara, 300.000 euro bideratu ditu. Fanderia auzoaren trafikoa berrantolatzeko proiektuak “gardentasun” eta adostasun” falta duelako, horren ordez, etxebizitzen birgaitzerako laguntzak udalerri osora zabaltzeko proposatu du bere alderdiak, eta ez soilik alde zaharrera. Palenciaren ustez, etxebizitzak birgaitzearekin batera, eraginkortasun energetikoa bultzatzen da, aldaketa klimatikoari aurre egiten zaio, eta gainera, tokiko gremioen jarduera ekonomikoa indartzeko balioko du.

Bigarren zuzenketan, gizarte zerbitzuetan jarri du fokua alderdi sozialistak. Hala, aurreko urtean egindako hainbat lan diagnostikoei ekintza planekin jarraipena emateko proposatu dute. Adinekoen bakardadea, pobrezia energetikoa, eta gazte ludopatiari aurre egiteko programetarako 90.000 euroko diru zatia bideratzea proposatu du PSE-EEk. Diru hori, berriz, gobernu taldearen aurrekontu proposamenean Kultura Sailak bitartekaritza eta egonaldi artsitikoetarako programetara bideratutako diru zatitik hartzea proposatu du, “diru zati hori azaltzen da aurrekontuetan, baina exekuzio maila gero oso baxua da. Uste dugu planteatu ditugun proiektuetara bideratzea egokiagoa dela”.

Ingurumen arloa ere txertatu dute zatikako zuzenketetan alderdi sozialistakoek. Puntu horretan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko, hondakinen prebentziorako, eta zarataren kontrako planerako 90.000 euro aurreikusi dituzte. “Atlantikaldiak iaz izandako aurrekontu bera izatea proposatzen dugu, eta Hizkuntza Politika departamenduko hainbat proiektu atzeratzea, ez baitira lehentasunezkoak”.

Laugarren zuzenketan berriz, 400.000 euroko diru zatiarekin langabeei begirako enplegu planak, kontsumo bonuak, eta eskolako materiala erosteko laguntzak ematea proposatu du. Hori posible egiteko berriz, Don Boscorako sarbiderako lanak egiteko eta Ondartxoko partzelen erosketarako soberakinetik ordaintzea proposatu du PSE-EEk. Asfaltatze lanetarako diru zatia handitzea, eta udal jabetzarena den Team Latigo gimnasioko dutxa eta komunak berritzea ere sartu du egitekoen zerrendan.

Proposamenak “arrazoizkoak”

Egindakoak “arrazoizko proposamenak” direla uste du Palenciak, eta aurrekontu proposamena “aberasteko” baliagarriak izango diren zalantzarik ez duela gaineratu du: “Udaletxean aurkeztu ditugu zatikako proposamenak, gobernu taldeak negoziaziorako prest zegoela esan zuen, beraz ikusiko dugu zer gertatzen den”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.