PCR proba egiteko ilara luzea Oiartzunen
Azken zazpi egunetan COVID-19agatik 48 kutsatu atzeman dituzte herrian. Herriko tasa 829an daude. Ilara luzeak daude PCR probak egiteko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/04/oiartzun-pcrprobak-1200x900.jpeg)
Gogor jotzen ari da Oiartzunen COVID-19aren laugarren olatua. Atzoko datuen arabera, herriko 100.000 biztanleko tasa 829an dago. Hilaren 14tik atzora arte 48 positibo gehiago atzeman dira herrian, horietatik bederatzi atzo (asteartea).
Horregatik, herriko anbulatoriora PCR probak egitera herritar asko hurbiltzen ari da. Hala izan zen atzo, eta bide beretik doa gaur eguna osasun zentroan. Ilarak sortu dira proba egiteko. Anbulatoriotik Kontsejupe plazaraino iritsi da esperoan daudenen ilara gaur eguerdian, irudian ikus daitekeenez.
Hondakin bilketa
Bestalde, COVID19arekin lotuta, Oiartzungo Udalak gogorarazi du COVID19arengatik positibo ematen duten edo konfinatuak dauden herritarren hondakinak aparte jaso eta tratatu behar direla.
Horretarako, egoera horretan dauden herritarrek Atez Ateko Bulegoarekin harremanetan jarri behar dute. 943 49 03 77 telefono zenbakira deitu behar dute, edo posta elektroniko bidez idatzi.