Zaintza komunitateen inguruko jardunaldian parte hartuko du udalak
BDS Koop eraldaketa fabrikako zenbait kooperatibek hilaren 24rako antolatutako jardunaldian parte hartuko du Eneritz Arbelaitz alkateordeak.
![Zaintza](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/04/eskuak.jpg)
Erakunde publikoetatik zaintza komunitateak indartzeko bultzatutako politiken inguruko mahai inguruan parte hartuko du Eneritz Arbelaitz alkateordeak, Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez. Irunen kokatutako BDS Koop eraldaketa fabrikako Hiritik At, Parean elkartea eta LZB Arkitektura kooperatibek antolatutako jardunaldia da asteburukoa. Arbelaitzekin batera, Errenteria-Oreretako, Donostiako eta Tolosako udal ordezkariak izango dira mahai inguruan.
Jardunaldia hilaren 24an, larunbatarekin, burutuko dute Irungo Palmera-Montero aretoan, 10:00etan. Hala ere, bilkura online jarraitzeko aukera izango dute interesdunek ondoko estekan.