Borroka sindikal feminista babestera deitu du LABek
Elkarretaratzera deitu du bihar sindikatu abertzaleak Iruñeko LABeko kideen atxiloketak salatzeko.
Espainiako Poliziak LAB sindikatuko 6 kide atxilotu zituen asteartean Nafarroan. Nafarroako garbiketa sektorearen prekaritatearekin lotutako protesta ekintza batzuk aitzakia hartuta egin zituen atxiloketak, eta horiek salatzeko elkarretaratzera deitu du LAB sindikatuak biharko Euskal Herriko hiriburu eta hainbat herritan. Errenteria-Orereta izango da protesta hartuko duten herri horietako bat. Borroka sindikal feminista aurrera lelopean salatuko dituzte atxiloketak.
Hitzordua Zumardian, 13:00etan.