2021/4/22

Sindikatuen arabera, erantzun zabala izan du sektore publikoko greba deialdiak

Jarraipen oso orokortua eta erantzun zabala jaso duela grebak esan dute sindikatuek lehen balorazioan, eta gogor salatu dute Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuengatik milaka langile publikoei ukatu diela greba eskubidea, "ondorioz, greba bera oso baldintzatuta egon da".

EAJ: "Inbertsioak egiteko unea da, aldundiak baimendutako defizita aprobetxatuta"

Aurrekontuen gaia mahai gainean dute  alderdi politiko guztiek, plenoak aztertu dezan bost egun falta direnean. EAJk gaur egin du gobernu taldearen aurrekontu proposamenaren gaineko balorazioa eta, bere ekarpen sorta aurkeztu Elixabete Murua bozeramailea eta Garbiñe Oiarbide zinegotziaren ahotik.

sutea oiartzun apirilak 3

Apirilaren 3an Oiartzunen egondako sutea "nahita" piztu zela salatu du Eguzkik

Talde ekologistak adierazi duenez, sua "abeltzainen interesekin" lotuta dago. Aldundiari, udalari eta fiskaltzari eskatu diote ikerketa abiarazteko.

Zamatete eremuko azken partzelaren hirigintza hitzarmena, jendaurrean

Proposamenaren jendaurreko erakusketa fasea zabaldu dute, 20 eguneko epean. Lursailean 71 bizileku eraikiko dira: 32 etxe libreak eta beste 39ak BOEak.

madalensoro

Oiartzunek Azkoitia eta Olaberriaren kontra hasiko du herriartekoa

Esku huska urolatarren kontra hasiko dira, eta palan, berriz, goierritarren aurka. Bestalde, Oiarpekoek finalerdi ugari dituzte asteburuan.

Arraitokin lur azpiko aparkalekuak eta ekipamenduak proposatu ditu Lezoko PSE-EEk

Joxean Sanchezek jakinarazi du Espainiako Gobernuak portuari eman diola lur eremu hori, eta portuak ez lukeela arazorik Lezoko Udalari emateko.

Borroka sindikal feminista babestera deitu du LABek

Elkarretaratzera deitu du bihar sindikatu abertzaleak Iruñeko LABeko kideen atxiloketak salatzeko.

Udalaren izenean egindako iruzur saiakera batez ohartarazi du alkateak

Izaskun Gomezek sare sozialen bidez jakinarazi du edadetuei deiak egiten ari direla mina baretzeko produktu bat eskaintzeko.

Ekonomia zirkularrarekin lehiakortasuna hobetzeko webinarra egingo dute

'CircularTrans' proiektuan interesa duten enpresek Mondragon Unibertsitatearen eskutik doako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute.

Lezoko Zinema Ttikiaren saio bikoitza larunbatean

Lehenik haurrentzako animaziozko filma emango dute, eta ondoren familientzako umorezko film luzea. Doan dira, baina gonbidapena behar da.

Gehiago