Lezoko Zinema Ttikiaren saio bikoitza larunbatean

Lehenik haurrentzako animaziozko filma emango dute, eta ondoren familientzako umorezko film luzea. Doan dira, baina gonbidapena behar da.

Lezoko Zinema Ttikiaren bi emanaldi jasoko ditu Gezala Auditoriumak larunbatean. Arratsaldean dira biak. Lehena haurrentzako animaziozko filma da, eta bigarrena familientzako begirako film luzea.

16:30ean, Asto erregea lanarekin gozatzeko aukera izango dute txikienek. 19:00etan, berriz, umorezko lan batekin egingo dute bat Gezalara bertaratzen direnek, Erlauntza.

Bi saioak doan dira, baina tokiaren erreserba egin behar da Lezoko Udalaren sarrerak saltzeko web bidezko zerbitzuaren bitartez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.