Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJ: "Inbertsioak egiteko unea da, aldundiak baimendutako defizita aprobetxatuta"

Aurrekontuen gaia mahai gainean dute  alderdi politiko guztiek, plenoak aztertu dezan bost egun falta direnean. EAJk gaur egin du gobernu taldearen aurrekontu proposamenaren gaineko balorazioa eta, bere ekarpen sorta aurkeztu Elixabete Murua bozeramailea eta Garbiñe Oiarbide zinegotziaren ahotik.

Elixabete Murua EAJren bozeramailea eta Garbiñe Oiarbide zinegotzia, artxiboko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/04/22

Aurrekontuen gaia mahai gainean dute  alderdi politiko guztiek, plenoak aztertu dezan bost egun falta direnean. EAJk gaur egin du gobernu taldearen aurrekontu proposamenaren gaineko balorazioa eta, bere ekarpen sorta aurkeztu Elixabete Murua bozeramailea eta Garbiñe Oiarbide zinegotziaren ahotik. Horien arabera, 1,9 miloi euroko diru zatia ugaritzea proposatu du hainbat proiektu gehituta. Diru kopuru horren herena, 652.000 euro ingurumen sailera bideratu ditu alderdi jeltzaleak bere proposamenean. Halaber, irisgarritasuna hobetzera, jarduera ekonomikoa sustatzera, haur, gazte eta nerabeei zuzendutakoak, edota Fanderiako padel pistak eta Pontikako frontoia estaltzera diru zatiak bideratu ditu bere ekarpenekin.

Aurtengo zerga bilketan izan den jaitsieraren ondorioz, ohiko diru sarrerak murriztuta izango dituela udalak esan du Elixabete Murua alderdi jeltzalearen bozeramaileak, “gobernu taldeak azaldu zuen moduan, maileguekin konpentsatuko da diru sarrera horien galera. Salbuespeneko neurriak baimendu dira, tartean defizita handitzea”. Jeltzaleek hori baliatzea proposatu dute gaur egin duten agerraldian, gobernu taldeak aurkeztu duen aurrekontu proposamenak ez dituela aprobetxatzen aldundiak baimentzen dituen defizit guztiak argudiatuta, eta horren harira, 1,6 milioiko igoera egitea proposatu dute aurrekontuetan, “inbertsioak handitzeko unea dela uste dugulako”.

1,9 milioiko diru zatia batzen dituzte EAJren ekarpenek, eta horietatik zatirik esanguratsuena hirigintza eta ingurumenari bideratutako proiektuekin lotuta dago, 580.000 euro eta  652.000 euro, hurrenez hurren, “Hirigintza sailaren aurrekontuan %34,59ko jaitsiera proposatu du gobernu taldeak, guk proposatutako diru zatia gehituta, murrizketa hori arinduko litzateke eta %19,20koa litzateke”.

Hirigintza arlorako proposamenak zeintzuk diren ere zehaztu du Muruak: Gaztañoko igogailua egiten hastea (200.000 euroko diru zatia), Beraungo kultur etxearekin aurrera jarraitzea (150.000 euro) eta auzoetako irisgarritasuna hobetzea (200.000 euro). Jeltzaleak nabarmendu du aurrekontutik kanpo gelditu dela Gatzañoko igogailu proposamena. Gure ustez,  aukeratutako kokapenak eragin ditu atzerapenak, horregatik, 2011ko irisgarritasun planak Gaztañorako Maria Lezo kaletik proposatzen zuen aukera garatzea da momentu honetan egokiena atzerapen gehiagorik ez izateko”. Aitortu egin du halaber, irisgarritasun bertikalean “gauza asko” egin direla azken urteotan, “eta horrek auzoak erdigunearekin eta baita auzo artean ere hobeto lotzen lagundu du, baina beharrezkoa da auzoetan bertan oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko behar handia dago; gero eta handiagoa, biztanleria adinean aurrera doalako, horregatik proposatu dugu beste kontu sail bat”.

Ingurumen arloari dagokionean, berriz, ez dela sail horretan murrizketak egiteko garaia nabarmendu du Muruak, eta hondakinen prebentzioan, LED argiterian edo ingurumenaren birgaitzean igoerak proposatu ditu: “lehen sektoreko jarduerak sustatzeko aurkeztu genuen proposamena garatzeko kontu saila ere jaso dugu ekarpenetan, baita landa eremuko baserri eta etxeetara iristeko seinalitika hobetzeko partida”.

Errenteria Auzolanean

Kultura arloan ere egin dute proposamenik jeltzaleek. Besteak beste, Errenteria auzolanean diru laguntza lerroa proposatu dute, “elkarteen arteko sinergiak eragitea aberasgarria iruditzen zaigu, zeharkakotasunez arlo desberdinak lotzea eta guztion artean Errenteria auzolanean eraikitzea. Diru laguntza lerro horrek, bi elkarte edo gehiagoren artean aurrera eramandako proiektuak diruz laguntzea luke helburu, eta proiektu horiek aurtengo Atlantikaldira bideratzea aukera egokia litzatekeela uste dugu”.

Berrikuntzari begira egin dute beste ekarpenetako bat, berrikuntzan oinarritutako ideiak garatzeko diru laguntza lerroa proposatuta, “baditugu udalerrian zumeak, Don Boscoko ikasleek proiektu berritzaileak lantzen dituzte eta Tknika ere badugu”. Ekimena bi horiekin elkarlanean garatzea proposatu du EAJk.

Lehen lerroan jarri du, halaber, transexualitatearen normalizaziorako urratsak egin beharra. Horri begira, kontu saila proposatu du EAJk, “haur eta nerabe artean transexualitatea normalizatzea oinarrizkoa da, haur transexualek naturaltasunez bizitzeko aukera izan dezaten, baita transexualitatea normaltasunez biziko duen gizarte bat eraikitzeko ere”. Horren harira, Naizen elkartearen lana aitortu eta bide horretan udalaren bidelagun ezin hobea litzatekeen zalantzarik ez du.

Zaintza lanetan euskararen erabilera sustatzeko ekintzak, haur, nerabe eta gazteengan COVID-19ak izan dituen ondorioak leuntzeko laguntza psiko soziala, Fanderiako igogailua berritzea, eta Iztietako autobus geltokia handitzeko proiektua ere aipatu dute; gobernu taldeak Fanderian proposatu duen trafiko aldaketa ekiditeko irtenbide alternatibo bat ere proposatu dute, “autobus geltoki egoki bat egitea auzoan”.

Amaitzeko, udalgintzan parte hartzea sistematizatzea premiazkoa dela esan dute, “horretarako joko arauak finkatuko dituen ordenantza herritarrekin elkarlanean definitzeko prozesurako kontu saila ere proposatu dugu”

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.