Ekonomia zirkularrarekin lehiakortasuna hobetzeko webinarra egingo dute
'CircularTrans' proiektuan interesa duten enpresek Mondragon Unibertsitatearen eskutik doako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, hainbat eragilerekin lankidetzan, besteak beste Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren diru laguntzari esker, CircularTRANS plataforma garatu du.
Europar Batasunak ekonomia zirkularra proposatzen du susperraldi ekonomikoaren zutabeetako bat bezala, lanpostuak sortzen eta finkatzen laguntzen baitu. Horregatik, plataformaren bidez, enpresei lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi diete, ekonomia zirkularra landuz eta Mondragon Unibertsitatearen doako aholkularitza pertsonalizatua eskainiz.
Dani Justel, proiektuaren ikertzaile nagusia, eta Idoia Urain, Ekonomia Zirkularreko ikertzailea, izango dira webinarrean. Bi helburu nagusi izango ditu: batetik, ekonomia zirkularra zer den eta enpresa batek nola landu dezakeen ezagutzea, eta, bestetik, CircularTRANS plataforma digitala eta plataforma horrek enpresei ekar diezazkiekeen onurak ezagutzea.
Webinarrari buruzko informazioa:
- Data: Maiatzak 7, 10:00etatik 11:00etara.
- Norentzat: Industria enpresentzat.
- Hizlariak: Dani Justel eta Idoia Urain.
- Plataforma: Zoom.
- Izen-ematea esteka honen bidez egin beharko da.
- Plataformari buruzko laguntza edo informazio gehiago: 943 49 41 29 telefonoan, edo webgunearen bidez.